Gobierno Vasco

Tximeleta gela

Tximeleta gela, Luis Ezeiza Herri Eskolan dagoen Aspaceko gela egonkor bat da, eskola inklusiboa lortzeko bidean 2014-15 ikasturtean sortutako proiektua.

Gure helburua aniztasun funtzional sakona duten ikasleen sozializazioa da, eta horretarako ezinbestekoa da eskola konpartitzea eta, beraz, baita ekintzak ere. Inklusioa diogunean, ikasleen helburuak kontuan harturik ekintzak, proiektuak… egokitzea da, bertan denok parte hartuz.

Aspaceko irakasleen rola sozializazio hori lortzeko baliabidea izatea besterik ez da. Hau da, ikasle eta gainontzeko irakasleen gida izatea, gela egonkorreko ikasleen harremana ahalbideratzeko. Gidari lan hau, beraz, ez da ikaslearen laguntzaile izatea, gainontzeko komunitateari beraiekin harremantzeko behar duten informazioa, laguntza, pautak… eskaintzea baizik.

Hau guztia lortu ahal izateko, behar-beharrezkoa da eskola komunitatean parte hartzen duten guztien koordinazio estua. Bestela, ez bailitzake proiektua posible izango.


"Inklusioaren praktika" - 2016ko Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietako bideoa

Tximeleta gelako testigantzak

         
         

Tximeleta gela Goiena telebistan

© Luis Ezeiza HLHI
Telefonoa: 943714938 | Fax: 943714938 | eskola@luisezeiza.eus