Gobierno Vasco

BERRIAK

Bekak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2019-20 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: irailaren 30etik urriaren 18ra eskolan.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

 

 


Ingurumen Batzordeko bilera

 

Urriaren 8an, asteartean, ikasturte honetan lehenengo aldiz eskolako Ingurumen Batzordeko kideak elkartuko dira.

Gogorarazi nahi dugu Batzorde honetan Lehen Hezkuntzako ikasleen ordezkariez gain, guraso eta irakasleenak ere bertaratzen direla.

Ikasturte honetako gaia, "PLASTIKOAREN ARAZOA", aurkeztu ondoren, hautagaiak izango diren logoak aukeratuko dira. Hauek, urriaren 15ean, asteartean, Ibarraundi Museoan ospatuko den Eskolen arteko Foroan hautagai moduan aurkeztuko dira.


Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 2an, asteazkenean, Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo leloa "Emaiozu buelta" da, #DaleLaVuelta  eta 15:00etatik aurrera Haur Hezkuntzako patioan ospatuko dugu.

 

Egungo egoera klimatikoaren larritasuna onartzearen aldeko elkarretaratzea

       
 
 
      

Ikasturte hasierako bilerak

Gurasoekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan egingo dira:

Gatzagako gela: urriak 2, asteazkena, arratsaldeko 16:30ean.

2 urteko gelakoak: irailak 5, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.

3 eta 4 urteko gelakoak: irailak 30, astelehena, arratsaldeko 18:00etan.

5 urteko gelakoak: irailak 26, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.

1. eta 2. mailakoak: urriak 3, osteguna, arratsaldeko 17:30ean.

3. eta 4. mailakoak: urriak 2, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean.

5. eta 6. mailakoak: urriak 9, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.

 

© Luis Ezeiza HLHI
Telefonoa: 943714938 | Fax: 943714938 | eskola@luisezeiza.eus