Gobierno Vasco

Ingelesaren irakaskuntza

 

Atzerriko hizkuntza ikuspegi komunikatibo ardatz duten bi proiektuen bidez lantzen da:

 

1. Ingeleseko sarrera goiztiarra

2. Ingelesa edukien bidez

Ingeleseko sarrera goiztiarra

Proiektu hau Haur Hezkuntzan gauzatzen da.

Haur Hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza bere inguruan abestiak, errimak, eskulanak eta abar ikasten dituztela.

Helburua, Haur Hezkuntzako helburu nagusietatik aparte umeengan hizkuntzarekiko jarrera baikorra sortzea da.

Lehen Hezkuntzako 1. zikloan (1. eta 2. mailak) ingelesa ikasleek aukeratutako proiektuetan txertatzen da, honela hizkuntzen tratamendu integratua lortzen da.

Helburua, ikasleak eguneroko gelako hizkuntza erabiltzeko gauza izatetik aparte, gai batzuen inguruan era ulerkor batean testu sinpleak ulertzeko eta sortzeko gaitasuna izatea da.

Ingelesa edukien bidez

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan lantzen da.

Hemen hizkuntza instrumento bat da eta honen bidez zientziak, historia zein geografia lantzen dira.

Helburua, ikasleak eguneroko gelako hizkuntza erabiltzeko gauza izatetik aparte, gai batzuen inguruan era ulerkor batean testu sinpleak ulertzeko eta sortzeko gaitasuna izatea da.


Ingeleseko arduradunarekin harremanetan jartzeko: amaia@luisezeiza.net

 

Ingeleseko bloga

© Luis Ezeiza HLHI
Telefono: 943714938 | Fax: 943714938 | luisezeiza@goieskola.net