Gobierno Vasco

IKT Ikastetxe Eredua

 

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.


Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.


Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.


2016-17 ikasturtean IKT-n heldutasun maila aurreratuaren akreditazioa lortu dugu, hurrengo dokumentu honetan ikus daitekeen moduan. Luis Ezeiza HLHIn, hurrengo ikasturteetan ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioan, baliabide eta azpiegiturak hobetzean eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioan lan egiten jarraituko dugu.


Arduradunarekin harremanetan jartzeko: IKT@luisezeiza.eus


EHAA - IKT Heldutasun maila

© Luis Ezeiza HLHI
Telefonoa: 943714938 | Fax: 943714938 | eskola@luisezeiza.eus