Gobierno Vasco

KOLDOTXO Guraso Elkartea

Nortzuk gara?

 

Luis Ezeiza Herri Eskolako KOLDOTXO Ikasleen Guraso Elkartea (IGE) 1977an sortu zen hurrengo helburuak aurrera eramateko asmoz:



  • Gurasoei beren seme-alaben heziketarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruzko aholkua, sostengua eta laguntza ematea.
  • Ikastetxeari hezkuntza jardueretan laguntzea.
  • Gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte har dezaten bultzatzea.
  • Guraso eta ikasleentzat prestakuntza jarduera osagarriak antolatzea.

Honetarako, bi urtetik behin aukeratzen dugu Zuzendaritza Batzordea. Egun, hurrengo pertsonek osatzen dute:

  • Lehendakaria: ANTONIO REGAÑO SAJERAS
  • Lehendakariordea: JOSE MARI LEGORBURU VITORIA
  • Idazkaria: SANTIAGO RUIZ GALIANO
  • Diruzaina: DORLETA PACHECO SANCHO
  • Batzordekidea: NAHIKARI SOME RUIZ
  • Batzordekidea: JULIO IGNACIO TENA
  • Batzordekidea: ENEKA ZANCADA REMENTERIA
  • Batzordekidea: JAIONE MAKAZAGA LETE
  • Batzordekidea: ALBERTO SANCHEZ MATEOS
  • Batzordekidea: ROSALINDA DE ALMEIDA DE OLIVEIRA
  • Batzordekidea: PATRICIA RUIZ HERNANDEZ

Ekintza orokorrak

Guraso Elkarteak 2017-18 ikasturtean zehar antolatzen dituen ekintzak hurrengo dokumentuan ikus daitezke.

Ikasleendako eskolaz kanpoko ekintzak

Ikasture honetarako antolatutako eskolaz kanpoko ekintzak Multikirola, Ingelesa eta Robotika dira. Hauez gain, kurtsoan zehar beste batzuk ere antolatu daitezke.

Harrera zerbitzua

Zerbitzu honi dagokion informazioa hurrengo loturan ikus daiteke.

Kuota

Ikasturteko kuota 35€ familiako da. Kuotak, aurreko ekimenak aurrera eramaten laguntzeaz gain, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetan eta ekintzetan deskontuak ematen ditu.

Baikara

Gure elkartea Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide da. Baikarako webgunean hainbat informazio interesgarri aurkitu daiteke, besteak beste guraso elkarteen funtzionamendua ulertzen laguntzen duen gida.

© Luis Ezeiza HLHI
Telefonoa: 943714938 | Fax: 943714938 | eskola@luisezeiza.eus