Gobierno Vasco

Eleaniztasuna

Hezkuntza-berrikuntzako proiektu honen helburua, ikastetxean lantzen diren hiru hizkuntzak gelako bizitzan eta zehazki  ikasgeletako proiektuen garapenean txertatzea da. Ikasleak eleaniztasunean hezituz, Derrigorrezko Hezkuntza bukatzean, hiru hizkuntzetan behar den ezagutza eduki dezaten.

Proiektu honetan  hiru hizkuntzei arreta berezia emango zaie ikasleek diskurtsoak ulertzeko eta ekoizteko gaitasunak garatu ditzaten, hau da, gaitasun komunikatiboa garatu dezaten.

Bi ikasturteko iraupena izango duen proiektu hau, iaz LHko 3. mailan zeuden ikasleekin garatzen ari da.

2015 -16 ikasturtean, ikastetxean, hiru hizkuntzetan, bai ahoz, bai idatziz lantzen diren testuak, mailaka aztertu eta egokienak finkatzea da asmoa.

IKTen erabilerari dagokion testu mota espezifikoak, eta hauei dagozkien ezaugarri propioa ere aztertu eta finkatuko dira, eskolan erabiltzen diren tresnak (bloga, korreo elektronikoak, kontsultarako web orriak, etab…) abiapuntutzat hartu.

2016-17 ikasturteko helburua, testu generoak arloka lantzea izango da. Honela, ikasleak egoera komunikatibo bakoitzari dagokion hizkuntza estrategia desberdinak erabiltzen trebatuko dira.

Irakasleen formazioari dagokionez, ikastaroa Luis Ezeiza ikastetxean egiten ari da, astean bi saiotan 12:30tik 13:30ra. Bat asteazkeneko esklusiban eta bestea, astelehena eguerdian. Ikastaro honetan 10 irakasle parte hartzen ari dira, tutore batzuez gain,  musika eta Heziketa Bereziko espezialistak ere ari dira. Urritik maiatzera iraungo du ikastaroak. Guztira 60 ordu. Honetan, hizkuntza baten ikasketan beharrezkoak diren lau oinarrizko konpetentziak garatuko dira.

Proiektu honen partaide izateak, 2015-16 ikasturteko maiatzerako ikastetxeko Hizkuntza Proiektua eginda edukitzea eskatzen du.

 

© Luis Ezeiza HLHI
Telefonoa: 943714938 | Fax: 943714938 | eskola@luisezeiza.eus