BERRIAK

2020-21 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

                                     

                         

2020-21 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa

EPEA: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra

Urtarrilaren 29an, asteazkenean, 17:30ean ate irekiak: informazioa eta eskola ezagutzeko aukera.

Bitartean, 0 - 6 urte bitartekoentzat "Basoko sekretuak" ipuin musikatua Haur Hezkuntzako eraikuntzan (San Pedro).

Informazioa eta arautegia Hezkuntzako orrian

Bilera informatibo eta ate irekiak Goieskolako beste ikastetxeetan

   
   
   

Ipuin musikatua

2020-21 ikasturterako matrikula epea zabalik dago. Ate irekien jardunaldia urtarrilaren 29an izango da, 17: 30ean, Amaia Elizagoienen "basoko sekretuak" ipuin musikalarekin.

NOIZ? Urtarrilaren 29an, asteazkenean, 17:30ean.

NON? Haur Hezkuntzako eraikuntzan

NORENTZAT? 0-6 urte bitarteko umeentzat

GREBA URTARRILAREN 30ean

Eskolako hezitzaile, sukaldari eta irakasleok urtarrilaren 30ean pentsiodunen mugimenduaren deiari erantzunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik deitutako greba orokorrarekin bat egingo dugu.

FAMILIENTZAKO HITZALDIA

Goieskolako Jardunaldi Pedagogikoak direla eta, Andoni Colas psikologoak “La importancia de los límites en la familia” izenburupean familiendako hitzaldia emango du.

NOIZ? Urtarrilaren 21ean, asteartean, 17:30ean.

NON? Eskolako aretoan

Ikasleentzako ipuin tailerra

Goieskolako Jardunaldi Pedagogikoak direla eta, Fernando Morillok ipuin tailerren bidez eta “Zeure barneko sorgin-ipuina piztu nahi?” izenburupean, ikasleei kontzentratzeko, baretzeko, indartzeko, motibatzeko, barre egiteko, magia egiteko… azken finean, norberak nahi duena izateko aukera emango die.

NOIZ? Urtarrilaren 15ean, asteazkenean, 17:00etan.

NON? Eskolako aretoan