BERRIAK

Gurasoendako hitzaldia

 

Lehen Hezkuntzako ikasleek azaroaren 25etik 29ra Kontsumobideko tailerretan parte hartuko dute.

Familientzat "Adingabeak eta telefono mugikorrak" tailerra azaroaren 27an, asteazkenean, 17:00etan  izango da. Zuen parte hartzea espero dugu.

 

 

Ingurumen Batzordeko 1. bilera

Urriaren 8an, asteartean, ikasturte honetan lehenengo aldiz eskolako Ingurumen Batzordea elkartu zen. Bilera honetan aurtengo kanpainaren logoak izateko 4 hautagai aukeratu ziren, bat ziklo bakoitzeko: PLASTIKOAREN ARAZOA.

Azaroaren 15ean Ibarraundin Eskolen arteko Foroa elkartu zen eta bertan partaideek, logogaien artean, behin betiko logoak aukeratu zituzten.

Hauek izan ziren aukeratutakoak:

  • Tximeleta gela

  • Danel Bañares - 2.maila

  • Ellen Murillo - 4.A maila

  • Iker Jimenez - 5.maila

                      

             
 

 
                       

 
 

Haur masajea

Azaroaren 4an, 7an, 11n eta 14an, 17:30ean, Haur Hezkuntzako eraikuntzan zuen txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango duzue.

Izena emateko, 943714938 telefonora deitu.

Informazio gehiago, hemen.

BAKEOLA: 5. eta 6.mailako ikasleen guraso bilera

2019-2020 ikasturtean BAKEOLAren laguntzaz martxan jarraitzen dugu “IKASLE LAGUNTZAILE” egitasmoarekin eta honen berri eman nahi diegu 5. eta 6.mailako ikasleen gurasoei. Ikasleek beraien gatazkei aurre egiteaz gain modu egokian egin dezaten trebatzea da martxan jarri dugun egitasmoaren helburua.

LH5 eta LH6ko ikasleentzat zuzendurik dagoen programa da eta helburu hauek ditu: ikastetxeetan sortzen diren arazoei irtenbideak elkarrekin bilatzea (elkarri entzunez, ulertuz, enpatizatuz), gatazken eraldaketan trebatzea eta ondorioz beraiek bizi dituzten gatazken eraldaketetan protagonista izatea,  ikasleen artean dauden tratu txar kasuak gutxiagotzea, ikasleen artean harreman positiboak sustatzea, parte-hartzearen kultura ikastetxean txertatzea; azken finean, ikastetxeko bizikidetza hobetzea.

Bilera urriaren 30ean, asteazkenean, 17:00etatik 18:30era izango da. Zuen parte hartzea espero dugu.

Bekak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2019-20 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: irailaren 30etik urriaren 18ra eskolan.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.