BERRIAK

Gure esperientzia partekatzen

   
 

Azaroan zehar Garabideren eskutik, gure ikastetxeko bi irakasle Mexikoko Cuatzelan herriko Tosepan Kooperatibak duen  eskolan (Tosepan kalnemaxtiloyan) egon dira.

Bertan irakasleekin eta familiekin Luis Ezeizak Murgiltze ereduan duen urteetako esperientzia partekatu dute.

Egonaldia interesgarria izan da guretzat eta espero dugu beraien hizkuntza, nahuata, berrindartzeko baliagarria izango zaiela beraiei ere.

 

CESAR BONAren hitzaldia

Baikarako tailerrak

Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleek Baikarak (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa) antolatzen dituen tailerretan parte hartuko dute. Abenduaren 9tik 11ra ordubeteko hiru saio izango dituzte. "Jolasean taldea dinamizatzen dugu" izeneko tailerraren helburuak, besteren artean, taldean lankidetzaren sustatzea da.

5.mailako ikasleek "Jolasean elkar onartzen dugu" tailerrean parte hartuko dute abenduaren 9tik 12ra, ordubeteko 4 saioetan. Ikastaro honen helburua norberarekiko eta taldearekiko estimuaren indartzea da.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, asteartean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Goizean, 11:15ean plazan (eguraldi txarrarekin frontoian) elkartuko gara euskararen alde abesteko.

14:45ean ikasleak, irakasleak eta familiak patioan elkartuko gara (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian) eta azaroan zehar prestatutako dantzen ekitaldiari hasiera emango diogu.

Jarraian, Guraso Elkarteak prestatutako gaztainak jateko aukera ezin hobea izango dugu.

Gurasoendako hitzaldia

Lehen Hezkuntzako ikasleek azaroaren 25etik 29ra Kontsumobideko tailerretan parte hartuko dute.

Familientzat "Adingabeak eta telefono mugikorrak" tailerra azaroaren 27an, asteazkenean, 17:00etan  izango da. Zuen parte hartzea espero dugu.