Hezkidetza

Luis Ezeiza ikastetxearen helburua, ikasleak giza baloreetan eta edukietan heztea da, guztien beharrak eta ezberdintasunak kontuan harturik, espiritu kritikoa eta irekia landuz. Helburu honi jarraituz diseinatu da Hezkidetza proiektua.

Proiektu honek 3 ikasturteko iraupena (2015-2018) izango du eta ikastetxeko partaide guztiei zuzenduta dago, hau da, ikasle, irakasle eta gurasoei.

Hauek dira izango dituen hiru helburu orokorrak:

1.- Hezkidetzan oinarritutako eskola eredua sakon aztertzea eta genero ikuspegia ikastetxeko kultura eta praktiketan sartzea.

2.- Harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.

3.- Eskola komunitate osoaren atxikimendua lortzea genero indarkeriari aurre hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.

Helburu hauek burutzeko hainbat jarduera eta azterketa egingo dira eta aurten egindako azterketan oinarrituta ikastetxeko Hezkidetza Plan Orokorra burutuko da.

 

Tratu onen aldeko korreoa: tratuonenalde@luisezeiza.eus