Zeregina eta helburuak









Zeregina:

Ikasle guztien eta ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontuan hartuta, heziketa osoa eskainiz, pertsona bezala gizarteko erronkei era zintzoan eta arduratsuan aurre egiteko gazte sortzaileak eta sustatzaileak prestatzea, herritar askeak eta zoriontsuak izan daitezen.

Horretarako, ezinbestekotzat ditugu: Hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea eta elkarlana eta komunikazioa zaintzea. Hau guztia ahalbideratzeko, irakasleen etengabeko formazioa sustatu behar da, lan giro egokia bermatuz.

Helburuak:

  • Bakoitzaren izaera kontuan hartuta, beronen etorkizuna eraikitzen laguntzea.
  • Hezkuntza Komunitate osoaren parte hartzea eta elkarlana bultzatzea.
  • Ikastetxearen autonomia bideratu nahian, arlo pedagogikoan, antolakuntzan eta kudeaketan etengabeko hobekuntza sistemak ezartzea.
  • Herriko eta inguruko erakunde eta zerbitzuekin etengabeko harremana bultzatzea.