Haur Hezkuntzako 2. zikloa

Etapa honetako helburu nagusiak hurrengoak dira:

- Euskara, besteekiko harremanetarako bide gisa baloratzea, nahi, emozioak eta informazioak adierazteko, tresnetzat hartuz.

- Bere buruaren irudi egoki eta positibo bat edukitzea, beste pertsonen ezaugarri eta kualitateak errespetatuz.

- Norberaren eguneroko bizitzan burutuko dituen iharduetarako autonomia eskuratzea.

- Inguru fisiko eta sozialarekiko interesa eta jakinmina erakustea, bereganako errespetu eta ardura jarrerak erakutsiz.