Eskolako Agenda 21

 

 




Eskolako Agenda 21eko helburuak:

  • Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatu.
  • Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitu.
  • Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak eta aldizkatzeak martxan jarri.
  • Ikastetxeko eta herriko jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko egitura bat sortu eta akordioetara iritsi.
  • Herriko Agenda 21ean parte hartu.

2019-20 ikasturtean aztertuko den gaia PLASTIKOAREN ARAZOA izango da.

Bi diagnosi aurrera eramango dira. Bata, eskola mailan eta bestea, herri mailan. Hauek egin ondoren hobekuntzarako proposamenak eta konpromisuak ikasleek, ESKOLEN ARTEKO FOROra (kaleko diagnostikoa) eta ESKOLAKO INGURUMEN BATZORDEra (eskolako diagnostikoa) eramango dituzte.

Bukatzeko, hartutako erabakiak eta adostuko dena HERRIKO AGENDA 21eko FOROan esta ESKOLA KONTSEILUan azalduko da. Udaletxeko zinegotziei, herriko partaideei eta eskola komunitateari berri emango zaio berri emango zaio, Kontseiluaren oneritzia jaso eta Udalak behar diren neurriak har ditzan.


Agenda 21eko arduradunarekin harremanetan jartzeko: agenda21@luisezeiza.eus